Ibilbidea garai bateko El Pontón (1) irin-konplexutik abiatzen da; gaur egun okindegiko eraikina besterik ez dago, eta ikastola bat da. 1793an eraiki zuten, Bilbo irinez hornitzeko. Bere konfigurazioa eta lanak nola banatzen ziren ikusita, Euskal Herriko lehenengo eraikin industrial esanguratsua izan zela uste da.
Monasterio edo kartzela itxura du, aurreko erreferentziarik ez zegoelako eta teknologia berriak jendearentzako ohikoak ziren estetikarekiko edukiontzietan jartzen zituztelako.
Kultura Intereseko Ondasuna da eta Bizkaiko abangoardia neoklasizistaren barruan sartzen da. Masa kubiko handia da eraikina, lau isuriko teilatua du; maldan dagoenez, malda horretara egokituta dago eta horren ondorioz hego-ekialdean lau solairu ditu eta hiru gainerakoetan.
Bere konfigurazioa eta lanak nola banatzen ziren ikusita, Euskal Herriko lehenengo eraikin industrial esanguratsua izan zela uste da
Gerra karlisten ondoriozko suntsiketa eta berreraikuntza garaietan Mirafloreseko Lentzeria Lantegia egon zen eraikin honetan 1844tik 1874ra. Eta izenak besterik iradokitzen duen arren, oihal gordinak, olanak eta alpargatentzako olanak, zakuak... egiten ziren lantegi horretan.
Ibiltoki honen zati handi batean eragina izan zuen 1983ko uholde izugarriak, eta itsasadarraren inguruko kale, auzo eta azpiegituren konfigurazioa aldatu zuen. Uholde haiek Bilbo industrial, zikin eta kutsatuaren amaiera izan ziren, baita beste estilo bateko hiriari heltzeko pizgarri ere.