2. zatia_ Ubideen ibiltokitik Erriberako Merkatura

2 km-ko ibilbidea

Zazpi Kaleetara itzultzeko, bide erromantiko hau proposatzen dizuegu; hemen egon zen Bilbo urez hornitzen zuen akueduktua 1523tik 1933an itxi zen arte.

Ibilbidean ibaiko ur lasterrak irudika daitezke, sakonune eta estuguneetan nola sartzen ziren eta gizakiak burua erabilita ur hori nola aprobetxatu zuen ere bai hiribilduko industrializazio aurreko instalazioen motor izan zedin (errotak, olak, batanak, beirak, oihalak...). Bitxia den arren, Bilboko eta inguruetako industrializazioan ez zuten jarraipenik izan ez inguru honek ez industrializazio aurretik bertan zeuden sektoreek. Hainbat errota zeuden hemen eta horietako baten –La Magdalena- jabeen ondorengoek sortu zituzten Harino Panadera (ibilbide honetan ikusi daiteke) eta Galletas Artiach (2. ibilbidea).

Bilboko industrializazioaren lehen kokapena izanik, Bilboko eta inguruneko industrializazioan ez zuten jarraipenik izan ez lekua ez bertako industriaurreko sektoreek

Atzotik gaur egunera
Industriak gogoan
Iragan meatzaria
San Kristobal uhartea

Ibilbide honen gainean dauden Mina del Morroko (itsasadarraren eskuinaldeko meategi errentagarri bakarra) meategiko barrutiak eta aurrez aurre zituen Ollarganekoak; azkeneko honen garbitokietako batzuk El Pontoneko argazki zaharretan ikus daitezke. Aurrerago, ibilbidea Miribillako beste meategi batzuen instalazioetan sartzen da, eremu honetako hirugarren barruti handia hori izan baitzen.

Beste aldeko ertzean La Peña/Abusu auzoa ikus daiteke; auzo horren egungo itxura arkitektura desarrollistaren ondorioa da, XX. mendeko 50 eta 60ko hamarkadetan iritsitako etorkin oldeak hartzeko egin ziren etxe horiek, industriaren eskulan eskaria asetzera etorri baitziren. Auzo honetan bezala, ordura arte gutxi erabilitako eremuetan finkatu ziren.

Ibilbidearen lehenengo meandroan zegoen San Kristobal uhartea; hasieran zurrategiak jarri ziren bertan, baina gero ponpaketa estazioa eta zentral hidroelektriko txiki bat jarri ziren.

Zati honen amaieran zenbait panel daude itsasadarraren puntu honen ibilbide historikoaren azalpenekin.

Panelak (kokapena)

Ibilbidearen amaieran Ollerietako Eskola zaharrak (2) daude. 1922an Pedro Ispizuak proiektatutako eraikin hauek, arkitektura erregionalistaren araberakoak dira. Aldapa horren amaieran garai hartako arkitekto ospetsuen beste bi adibide ditugu: Ispizua beraren bat (García Rivero eskolak) eta Manuel Mª de Smithena (Atxuriko geltokia).

Kale honen amaieran, eskuinean, Enkarnazio plaza (3), dago, eta hor izen bereko eliza eta komentua daude. XIV-XV. mendeetan eraiki zen eta garai bateko komentuan Bizkaiko Eleiz Museoa dago gaur egun (gaztelaniaz). Plaza erdi oinezkotuta dagoenez, oso txoko atsegina da.

Ollerietako Eskolak

Enkarnazioa

ATXURIKO GELTOKIA

Atxuriko geltokia
Manuel Mª de Smithek egindako eraikina (4), estilo erregionalistakoa da eta 1913an eraiki zen aurreko terminalaren ordez (1882koa). Durango/Donostiara batetik eta Gernika/Bermeora bestetik doan linearen hasierako geralekua da.

Geltokiaren sarreran, garai bateko operadorearen izenaren gainean, Ferrocarriles Vascongados, hainbat armarri daude: Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa Arabakoaz lotuta eta Nafarroakoaren kateak.

Geltokia Atxuri (Haitz zuri) auzoan dago, eta Erdi Aroko Bilbon harresiez kanpo zegoen aldiria zen.

Geltokiaren ondoan García Rivero eskola publikoak (5) daude, hauek ere estilo erregionalistan eginak Pedro Ispizuak 1928an.

Bere aurrean itzelezko eraikin bat dago, 1835ean eraiki zen jarraibide neoklasikoen arabera eta Bilboko ospitalea (6) egon zen bertan 1908ra arte; orduko jarraibide higienikorik aurreratuenak erabili ziren eta bere leloa hau zen "Eskean aienez zabiltzaten gaixook, hemen zuen laguntza". Orduz geroztik espezialitate desberdinetako irakaskuntzarako izan da eta 1914 eta 1945 artean Arte Eder Museoa ere bertan egon zen.

García Rivero eskola publikoak

Bilboko antzinako ospitalea

ERRIBERAKO MERKATUA

Kale horretan jarraitu eta San Anton zubia eta eliza ikusiko ditugu, Erdi Aroan hiriaren sarrera izan zena. Horien aurrean dago 1907az geroztik lehenengo Caja de Ahorros y Monte de Piedad egon zen eraikina.

Europako merkatu estalirik handiena da

Eta alboan, Erriberako merkatua, produktu naturalentzako 10.000 m2-rekin Europako merkatu estalirik handiena da (7). Pedro Ispizuaren lana da hau ere, 1929an egin eta duela gutxi zaharberritu da. Proiektuaren xedea funtzionalitatea zen eta barnean zutaberik ez duten espazio irekiak ditu oinarri; ongi aireztatuta dago nahi ez diren usainak saihesteko eta argi naturala oso zainduta dago; batetik, solairu batetik besteraino argi zenitala iristeko argia igarotzen uzten duten materialak daude eta bestetik beirate, sareta eta floroi handiak erabili ziren. Horiek guztiek eta aurrealdeetako dekorazioak estilo Art Decó eklektikoa eratzen dute.

Toki hau hiribilduaren gunea izan zen mendeetan zehar eta herritarrak hornitzen zituzten postu ibiltarien ordez jarri zen

Erriberako merkatua
Itzuli
Jarraitu