4. zatia_ AUZO BERRIAK/OHIKO ZABALGUNEA/ZAZPI KALEAK

2,3 km-ko ibilbidea

Harino Panadera lantegiaren ondoan Ametzola parke eta egoitza-multzo berria igaro eta Azkuna Zentroa - Alhondigara joango gara (14). Ricardo Bastidak 1905 eta 1909 artean sortutako ardo biltegia 2010ean zaharberritu zuen Philippe Starkek eta kulturarako gune bihurtu zuen. Bilbo berriaren ikonoetako bat denez, seguru asko jada egin duzun ezinbesteko ikustaldietako bat izango da.

Bertaratzeko, kaleen ibilbide hau proposatzen dugu: Salazar Jeneralaren kaleaKarmelo GilAutonomiaIparragirre. Alhondiga ikusi ondoren, joan Fernández del Campo kaletik Hurtado de Amezagaraino.

Azkuna Zentroa - Alhondiga

Ibilbide honetan, Concha Jeneralaren kalearen kantoian, eraikin bat dago, gaur egun EDP enpresa energetikoaren egoitza. Barrutik erabat berritu duten arren, bete jatorrizko jabearen aurrealdea mantendu da: Centro Farmacéutico Vizcaíno (15) enpresarena.

1926an eraiki zuten Tomás Bilbao eta Hilario Imaz arkitektoek, hasieran 2 solairu zituen eta 40ko hamarkadan gehitu zitzaizkion gainerakoak, gaur egungo 7 solairu izan arte. Bizkaiko botikariek sustatu zuten eraikin honen xedea botiken banaketa zentralizatzea zen. Eraikin honetan ezer nabarmentzekotan bi kaleetara ematen duten aurrealdeetan enpresaren jatorrizko tipografiarekin egindako errotuluak nabarmendu behar dira.

Zabalgunea Bilboko arkitektura lanik onena dela esan ohi da

Zabalgunean zaude.Estatuko interesgarrienetakoa da; are gehiago, bere funtzionalitate osoari eutsi dio XX. mendean eta Bilboko arkitektura lanik onena dela esan ohi da. Severino Achúcarrok, Pablo Alzolak eta Ernesto Hoffmeyerrekegina 1876an, lehenengo zabalgune honek bilbe interesgarria du eta Diego Lopez Harokoaren Kale Nagusia da ardatz nagusia; Kale Nagusiak komunikatzen zituen Zabalgunea eta Zazpi Kaleak Areatzako zubiaren bidez eta hiru plaza ditu (Biribila, Eliptikoa eta Bihotz Santuarena).

Abandoko zabalgunea eraikitzen hamarkadak egin zituzten, eta horren ondorioz Bartzelonan Ildefonso Cerdák irakatsitakoak aprobetxatu ahal izan zituzten, bere bilbeekin eta kantoi ebakian amaitutako etxadiekin. 20 urte inguruan biztanleria hirukoiztu egin zen, hazkunde horri erantzun beharra zegoen Zazpi Kaleak gutxiegi zirelako eta hau izan zen emandako erantzuna. Zabalgunea eraikita, Bilbok itsasadarraren ezkerraldera egin zuen jauzi behin betiko eta gaur egun hiriaren erdigunea dena garatu zen.

Zabalgunea
Centro Farmacéutico Vizcaíno

HURTADO AMEZAGATIK PLAZA BIRIBILERA

Izarra lokomotora
Fernández del Campo kalean aurrera joango gara Hurtado de Amezagara iritsi arte. Plaza Biribil aldera abiatu eta Abandoko geltokiaren zabalgunearen hasiera ikusiko dugu. Garcia Salazarrekin duen kantoian dago Izarra lokomotora (16), tren-ondarearen bitxi bat, Bilbora 1863an iritsi zen lehenengo lokomotoreetako bat baita. Plaza Biribilera iritsi aurretik, Bertendona kalean sartzeko gomendatuko dizugu eta Campos Elíseos antzokiaren (17) aurrealde modernista bikaina ikusteko. 1902an inauguratu zuten antzokia Alfredo Acebal arkitektoaren eta Jean Batiste Darroquy dekoratzaile frantsesaren lankidetzaren ondorioz. Bere aurrealdeko dekorazioen eta formen ondorioz, "La Bombonera" izenaz ere ezaguna zen.

Campos Elíseos antzokia
BBVA dorrea

Plaza Biribilean BBVA dorrea (18) daukagu. 88 metroko garaiera duen dorre hau Banco de Vizcayaren aurreko egoitzaren ordezkoa izan zen, Banco de Bilbaorekin bateratu ondoren egungo nazioarteko banketxea sortu aurretik.

Geltokiaren ondoan egungo turismo bulegoa (19) duen eraikina dago. Severino Achúcarroren lana, 1893an inauguratu zen eta geltokira zuzeneko pasabidea zuen hotela zen hasieran. 1949an banku-bulego bihurtu zen, egungo erabilerara arte.

Plaza Biribilean bertan dago Abandoko geltokirako sarbidea (20). 1864an egindakoa ordezkatu zuen egungoak 1948an. Bere aurrealde nagusian tren-munduko ezaugarriak daude, irudi monumental eta klasizista du, frontoien dekorazio eklektikoa, bao itsuak eta pilastra faltsuak, inguruko eraikinekin armonian. Barruan goiko atriora joango gara, hirira etortzen diren bidaiariei ongietorria ematen dien beirate handia ikusteko.

Beheko sarrerara itzuli berriro eta eskailera batzuk jaitsiko ditugu; atzeko aldeko bi mailak lotzen dituzten eskailerak dira eta beste geltoki baten atzeko aldera iritsiko gara. Bi eraikinen artean Enrique Epalzak 1905ean egindako Burtsa eraikina dago.

Abandoko geltokia
Plaza Biribila
Burtsa

OINEZ AREATZARA ARTE

Beste geltoki hori Santanderko geltokia dugu, La Concordia (21) ere esaten zaiona, bide estuko trenbideen (FEVE) geltoki nagusia; geltoki honek Bilbo eta Kantauri itsasertzeko eta penintsula iparraldeko beste hiriburu batzuk lotzen ditu eta azken zati honetan barrualdeko meategi guneetatik bizkaitar siderurgiara ikatza ekartzen zuen linea aprobetxatzen zen. Ohiko praktikekin alderatuz gero, bitxia da hemen gertatzen dena; izan ere, eraldaketa enpresak ikatza dagoen arroetan kokatzen dira gehienetan eta ez burdina dagoenetan, material bata eta bestea garraiatzeko kostuagatik. Bilbon alderantziz gertatu zen, ordea, burdinaren lehengaia itsasadarraren, estuarioaren eta baldintza natural paregabeekiko portuaren ondoan baitzegoen.

Geltokia estilo modernistakoa da, 1902koa, eta Severino Achúcarrok egin zuen. Barruko atarian eraikuntzako teknologia berrien aplikazioa ikus dezakegu altzairuarekin batera.

Bailen kaletik irtenez gero, arrosa-lehio handi bat duen aurrealdea ikusiko dugu, Belle Époqueko ondarerik benetakoenetakoena askoren iritziz. Kalera irteten bagara, etxe-orratza (22) izango dugu aurrez aurre Bailen kaleak. Manuel Galíndezek egin zuen etxe-orratz hau, 43 metroko garaiera du eta 1943an eraiki zenetik 1969ra arte Bilboko eraikinek altuena izan zen; 1969an BBVAk Plaza Biribilean duen etxe-orratza inauguratu zen arte, hain zuzen ere.

La Concordia geltokia
Bailen kaleko etxe-orratza
La Bilbaína

Bailen eta Nafarroa kaleen arteko kantoian Club Social La Bilbaína (23) dago. Eraikin horren itxura eta funtzioa bera Ingalaterrako gizarteak Bilbokoan izan zuen eragin mimetikoaren adierazgarriak dira; harreman hori merkataritzako harremanek babestu zuten, eta horren ondorioz, gaur egun oraindik ere britainiar ukitu handieneko espainiar hiria dugu.

La Bilbaínako eraikinaren itxura eta funtzioa bera Ingalaterrako gizarteak Bilbokoan izan zuen eragin mimetikoaren adierazgarriak dira

La Bilbaínako eraikina 1913an egin zuen Emiliano Amannek eta 1839an sortutako elkartearen bigarren egoitza da. Orduz geroztik hiriko eta inguruetako gizarteko goi mailako jendearen hainbat ospakizun izan dira bertan. Bazkideentzako ekipamenduez gain, nabarmenak dira hemerotekan eta liburutegian dituen funts historikoak, garaiko altzariak eta xakeko aretoa, Europako antzinakoena dela esaten dutena. Tipologiari dagokionez, eraikinaren barrua mota honetako elkarteetako ingeles arkitekturaren ildokoa da, ohorezko eskailera espirala du, goian sabai-leiho bat eta dena zutabeetan oinarrituta dago.

Areatzako zubia igaro bezain laster, eskuinera Arriaga antzoki (24) ospetsua dago; 1890ean inauguratu zen antzokia, Joaquín de Rucoba arkitektoak egin zuen (udaletxea egin zuen berak) eta 1833az geroztik zegoen beste bat ordezkatzeko eraiki zen.

Areatzako zubia

Parisko eta Europa erdialdeko beste opera batzuetan oinarrituta dago. Aurrealde kurbatua du, estetika neobarrokoaren eraginagatik ez ezik, baita Bidebarrieta kaleari "irteera emateko" kezka urbanistikoa eta higienista zegoelako ere, kale horrekin lerrokatuta zegoelako eraikina. 1914ko sutearen ondoren, Federico de Ugalde arkitektoaren zuzendaritzapean berreraiki zen eta proiektu horrek zabaltasun eta segurtasun handiagoak eman zizkion.

Areatzako lorategiak igaro eta musikako kioskoa (25) ikusiko dugu, 1923an Pedro Ispizuak diseinatua. Multzo oso adierazkorra da, batetik musikarako eszenatokia dago eta bestetik ostalaritzako establezimendu bat du behean.

Areatza eta Musika kioskoa
Banco de Bilbao

Zazpi Kaleetara (jatorrizko Bilbo txikiak 7 kale zituelako deitzen da horrela) joan aurretik, eta Areatzako (Erdi Aroko Bilbon hondartza bat zegoelako horrela deitua) lorategiak igaro ondoren, joan zaitez albo batean dagoen San Nikolas elizara eta ikusi Banco de Bilbaoren (26) jatorrizko eraikina ere; Banco de Bilbao hasieran Banco de Vizcayarekin elkartu zen eta gero Argentariarekin gaur egungo nazioarteko finantza erakundea (BBVA) eratu aurretik.

Banco de Bilbao 1857an jarri zen abian, baina egoitza hau 1868an ireki zen jendearentzat, Lavalle frantziar arkitektoaren proiektu bat oinarri hartuta eta handik bi hamarkadara hazi egin zuten bi fasetan Severino Achúcarrok eta Enrique Epalzak. Eragiketen patio bikaina du, eta erakusketa irekiak daudenean sartu daiteke; aurrealdea "Beaux Arts" estiloaren proposamenen ariketa eklektikoa da eta estilo neoklasikoko konposizio-ordenara egokituta dago. Gaur egun BBVAren egoitza soziala da, 1957an Kale Nagusiaren 12. zenbakian dagoen eraikin bikainera igaro baitziren banku-eragiketak.

Eta orain, gozatu Zazpi Kaleetako eskaintzez, seguru asko beste web orrialderen batean islatuta egongo baitira.

Itzuli