2. hedatzea_ El Pobaleko Burdinola

Ibilbidea: 10 km Ortuellatik

Monumentu Multzo izendatu zuten, instalazioak oso originalak baitziren.

Multzo horretara autoz iritsi ahal izateko, Santaderrerako noranzkoa hartu behar duzu Muskizera, hurrengo herrira, iritsi arte. Sopuertako errepidea hartuz, 4 km-ra instalazio horren sarrerako aparkalekuarekin egingo duzu topo. Han, burdinaren lanketa tradizionalaren benetako erakustaldi bat aurkituko duzu, industria-ekoizpenaren aurretik nola lan egiten zen ikusteko.

Museo horretan, Bizkaian garai batean izandako ehunka ibai-burdinolen eredu bizia dago. Burdinola horietan, "Bizkaiko burdina" ospetsua lantzen zuten.

XVI. mendean sortu zuten, eta ekoizten jarraitu zuen azken burdinola izan zen. Tresnak, lanabesak, bagonetak... egiten zituzten, eta 1965. urtean, behin betiko itxi behar izan zuten, ezin izan baitzuten iraun produktu industrializatuen aurrean.

Astelehena itxita. Larunbatak: burdinaren lanketaren erakustaldiak.