Bilbo industriala burdinarekin zuen harremana gaur egungo Bilbok ezagutza eta berrikuntzarekin eta bere inguruan sortutako milaka lanpostuekin duena da

Bilbo. Braun-Hogenberg 1575

Hiri honi nazioartean aitortu zaio hiri-berroneratzearen eredua dela. Azken 20 urteetan eboluzio ikusgarria izan du, industrian oinarritutako eredu metropolitarretik hirugarren belaunaldiko zerbitzu eta enpresetara bideratutako hiri-konfiguraziora igaro da.

Burdinaren ondorioz XVIII. mendetik garrantzi ekonomiko handieneko hiria izan zen Arku Atlantikoan (Oportotik Bordelera) eta horren aztarna fisikoak eta izandako haren arima nabari dira oraindik barne-barnean.

Bilbo: 1860 - 1910 - 1960

Hainbat eta hainbat hiri ulertzeko, ezinbestekoa izaten da bizitasunaren berri izatea; Bilbon eta bere eskualdean ere gauza bera gertatzen da, eta hiriaren alderdi guztietan ezagunenak nazioarteko sona duten guneak eta gune historikoa dira.

Baina irudi horren atzetik beste gehiago ere badira, eta idiosinkrasiarik handiena ematen diona bere izaera industrialaren ondoriozkoa da, erromatarren garaitik ustiatu diren burdin meategiez inguratuta baitago. Sufre gutxiko harien kalitate handiaren ondorioz, kostu txikia zuelako eta portu handi baten inguruan egoteagatik, ezinbesteko lehengai bihurtu zen Bizkaiko oletarako eta Bessemer labeetarako industria-iraultzan.

Erauzketen ondorioz lortutako kapital pilaketari esker, XIX. mendearen erditik berrikuntza prozesu honetan hainbat gune nagusi agertu ziren: altzairuarena, energiarena, finantza arlokoa, kimikoa, merkataritzakoa, ontziola, ekipoko ondasunena, irakaskuntzakoa... Industria arloko sare intentsibo hori gaur egunera arte mantendu da, nahiz eta ekoizpenaren zatirik nagusiena joan den mendeko 80/90 hamarkadan desagertu.

Multzoa lekuko aparta da hiria eta bere ingurua XIX. mendeko azken herenaren eta XX. mendeko lehenengoaren artean "asmatu" zela ikusteko; are gehiago, funtsezkoa da gaur egungo "berrasmakuntza" prozesua ulertzeko, ekonomia eta gizarte arloko zabalkunde horretan hiriak hartu zuen eredua oinarri hartuta. Izan ere, itsasadarraren inguruko biztanleria lau aldiz hazi zen 40 urtean (1880-1920)

Sestao eta Portugalete: 1874 - 1890 - 1962

Proposatzen diren ibilbide hauetan garaiko ondarea, birgaitzeak eta hondarrak ikusi ahal izango dira: protoindustrialak, industrialak, lantegi eta etxebizitza arloko arkitektura, azpiegiturak eta obra zibilak, kultura arloko ekipamenduak... Industria-ondarearen kultura kontzeptuan sartzen dira ekoizpeneko higigarriak eta higiezinez gain, aberastasuna sortzeko gaitasunaren inguruan garatutako bizitzako alderdi guztiak.

Lantegien inguruko iraganaren lekuko fisikoez gain, ibilbide turistiko ortodoxotik kanpo geratzen diren eremuak ezagutuko dituzu, hein handi batean hiri honen funtsa hor baitago. Irudirik ezagunenen ondoan, duela 30 urtera arte bizirik zegoen industriaren eragina eta oroimena daude; industria horrek oso markatu baititu bertako biztanleak, demografia, kultura, gizarteko balioak...

Ibilbide hauetan ez dira sartu hiriko alderdi guztiak, ezta industria arloko ondare osoa ere; oinez edo garraio publikoz egin daitezkeen ibilbide erosoak dira, eta industria arloko adierazpenik nabarmenenetako askotara gerturatzen zaituzte.

Barakaldoko altzairu-lantegia: 1864 - 1880 - 1950

BIDEOA

BILBOREN ERALDAKETA

ARGITALPENA

EUSKAL HERRIKO INDUSTRIA-ONDARE OSOA (2012) (GAZ/EUS)