2. ibilbidea
Industria eta itsasadarra "botxoan "

Botxo: Bilboko Hiriari ematen zaion izen herritarra, bere "zulo" egoera dela eta, mendien artean harrapatua egoteagatik.

3. zatia_ BILBORA ITZULI

4 km-ko ibilbidea

2 modutara egin dezakegu:

  1. Garraio publikoan, Zorrotzan trena (RENFE) hartuta edo erdigunera doan autobusen bat hartuta.
  2. Errepidez ere itzul gintezke errepidearen paraleloan dagoen espaloi zabal batetik; lehen egin dugun ibilbide osoa izango dugu begien aurrean, baina ikuspegi zabalagoarekin oraingoan.

Itzultzeko ibilbide honen altuerari esker, itsasadarraren paretik nekez ikus daitezkeen eraikinak ikusiko ditugu errepidetik.

TARABUSI

Horietako bat Tarabusi (17) dugu. 1945eko lantegi hau, eraikin elektromekanikoak eta transformadoreak egiteko multzo garrantzitsua izan zen.

Eraikin hau besterik ez da geratzen Udalaren garabiek eramaten dituzten autoentzako aparkalekuaren amaieran. Lehen lantegiaren bulegoak zeuden eta ingurua birmoldatzeko planaren arabera, hiriak aztertzeko fundazio baten lantokia izango da.

Itzulerako ibilbidea

Etxe merkeak
Bilbora autobusez edo oinez itzuliz gero, Basurtuko auzotik eta ospitaletik igaroko zara.

Ospitalera iritsi baino apur bat lehenago, beste aldeko espaloian, etxebizitza sozialen bi multzo ikus daitezke, "etxe merkeak" deitutakoak (18). Aurrean Santiago auzoa dago, Bilbotik Portugaleterako trenbideko langileen kooperatibak 1924ean sustatua; atzean Santa Ana (gaztelaniaz) auzoa dugu, Ismael Gorostizarena, 1931koa, ospitaleko eta Euskalduna ontziolako langileen kooperatiba batek sustatua.

1. eta 4. ibilbideetan horrelako bizitokien beste adibide batzuk ere baditugun arren, gerturatzeko aukera baldin baduzu hemen ere ikusiko duzu XX. mendearen hasieran langileen etxeak egiterakoan kontuan hartu zen hirukoa erabili zela: eguzkia, airea eta ura.

BASURTUKO OSPITALEA

Ospitalearen (gaztelaniaz) aurrera iritsitakoan (19), sartu barrura ate nagusitik barruko lorategiak eta pabiloiak ikusteko, denbora igaro den arren, jatorrizko estiloa mantentzen baitute.

Ospitale honek ere mende hasierako ingeles arkitektura gogorarazten digu, hiri honek estetika britainiarra gustuko duen beste adibide bat dugu.

Bilboko Ospitale Zibil Santua deritzona hiriko famili dirudunen dohaintzekin eta Administrazioaren laguntza gutxirekin eraiki zen

Enrique Epalza udal arkitektoa eta José Carrasco medikua, Atxuriko ospitaleko zuzendaria garai batean eta Basurtukoa geroago, Europako osasun-zentro modernoenak ikusten ibili ziren eta kudeaketa eta diseinu eredu legez Hamburgeko Ependorff ospitalea hartu zuten, garai hartako berritzaileenetako bat.

1898an hasi ziren ospitalea eraikitzen eta handik 10 urtera amaitu zuten; 600 ohe zituen. Gaur egun oraindik ere hiriko erreferentziazko osasun-zentroa da, aurrez Atxurikoa zen bezala (1. ibilbidea).

Basurtuko ospitalea
Bisita gidatuak

Cervera del Norte, gaur egun ez dago
Cervecera del Norte. Spot-a
Ospitalea egiteko dirua Bizkaiko oligarkiak eta burgesiak eman zuten. Horien guztien izenak sarrera nagusian dauden oroitarrietan ikus daitezke eta izen askoren ondoan pertsona edo familia onuradun horrek emandakoa agertzen da, adibidez, oheak betiko.

Irten ospitaletik Montevideo etorbidetik eta kaleak izena aldatu eta Autonomia bihurtzen den arte jarraituko dugu. Inguru honetan lantegi eta enpresa ugari zegoen eta horien guztien artean Cervecera del Norte nabarmentzen zen, 1995ean bota zutena.

UDAL TAILERRAK

Sabino Arana kalearen ertzera heldu eta eskuinera, 200 m-ra, udal biltegi bezala erabiltzen den eraikina dago (20). 1915ean eraiki zen, material arriskutsuak eta lehertu zitezkeenak biltegiratzeko.

Aurrealdean dekorazioko elementu ugari dagoen arren (pilastrak, moldurak, burdin sareak...), eraikin osoa hormigoi armatuz eginda dago eta barruko banaketari dagokionez, hainbat espazio ditu altzairu lodizko atez banatuta, gorabeheraren bat egonez gero eraikineko beste eremuetara igaro ez dadin.

Berriro ere atzera egin eta Sabino Aranen behera joango gara Zankoetara iritsi arte, ezkerrera dagoen hirugarren kalera arte, alegia.

Udal tailerrak

ZANKOETAKO DESINFEKZIO ZENTROA

Bide nagusi labur honetan dago hiribilduko garai bateko Desinfekzio Zentroa (gaztelaniaz) 1918az geroztik (21). Ospitalearen inguruan dagoen eraikin hau Ricardo Bastidak diseinatu zuen; modernismo katalanaren eragina du bere itxurak; adreilua eta zeramika maisutasun handiz erabili dira.

Gaur egun Barrutiko Udaltegia den arren, bere jatorrizko funtzioa hiriko izurriteei aurre egitea zen, industrializazioaren ondorioz jende asko etorri zenez, pilatuta eta osasun-baldintza penagarrietan bizi baitziren. Barruan bere jatorrizko funtzioari lotutako hainbat makina eta elementu ikusi daitezke.

Zankoeta Desinfekzio Zentroa

INGENIARIEN ESKOLA

Luis Briñas kalea hartu eta ibai aldera joanez gero, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ingeniaritza Fakultatearen (22) zentro publikoa, San Mames futbol zelai modernoaren ondoan.

1899an sortu zen eskola eta hainbat eraikin dituen arren, San Mamesekin muga egiten duena 1958koa da, Jesús Rafael Basterrecheak egin zuen eta mugimendu modernoan sartzen da. Deustuko Unibertsitatearekin batera, heziketa arloko hiriko erreferente handia da.

Ingeniarien Eskola

ERRUKI ETXEA

Ibilbide honetako azken zedarri legez Erruki Etxea (23) daukagu, eraikin neoklasiko handi hau Ingeniarien Eskolaren beste aldean dago, eta jendearentzako irekitako lorategi handi bat du, estilo erromantikokoa.

Baliabiderik ez zuen jendeari laguntzeko erakunde hau duela ia 300 urte sortu zen eta Zazpi Kaleez kanpo egin zen lehenengo gizarte zerbitzua izan zen, eraikin honetan baitago 1872az geroztik.

Are gehiago, lursail hauetan finkatu zenez, Zabalgunea diseinatzerakoan zedarria izan zen, bertako lorategiek eratzen baitzuten Zabalgunearen muga.

Erruki Etxea
Itzuli