3. zatia_ MEATZARIAK ETA MEATZEAK: SUNTSITUTAKO MENDIA*

Gallartaraino ibilbidea: 6 Km

Meatzaritza-ustiapen handia hasi arte, Somorrostro haraneko eta Barakaldoko biztanleek nekazaritzako eta abeltzaintzako lanekin batera, minerala erauzi eta portuetara eramateko lanak egiten zituzten.

XIX. mendearen amaierara arte, Trianoko mendien jabetza Somorrostro haraneko zazpi kontzejuen eskuetan zegoen, eta herri-ondasuna banatzen zuten beraien artean (basoak zura ateratzeko, burdinoletarako, etxeetarako, ontzioletarako, eraikuntzarako…).

Mendien ustiapena ez zegoen araututa, udako hilabeteak ez zirenetan lan egitea baino ez zen debekatzen, eta garraiorako animalien kopurua mugatzen zen.

XIX. mendera arte, minerala titulurik edo hedadura jakinik gabe atera zitekeen menditik. Minerala erauzteko, nahikoa zen harrizko gurutze bat jartzea lurrean, hobi hori ustiatzen ari zela frogatzeko. Izan ere, haztegien tamaina izugarri handia zen, kontsumo urriarekin alderatuta. Garai hartan, mineralak ez zuen balio handirik. Minerala erauzten zen, mendian zura moztu bezala.

1859ko eta 1868ko meatzeen legeen ondorioz, hedadura handiagoak hartzea baimendu zen, eta jabetza-mugak kendu ziren. Meatzeak gune garrantzitsuenen inguruan mugatu ziren, ustiatu gabe egon arren, eta hala, hedadura handienak konpainia nagusien eskuetan geratu ziren.

III. Karlistaldia amaitzean, 1874. urtean, eskualdeko meatzaritza-ustiapenak indarra hartu zuen bat-batean. Bizkaiko eta Kantabriako burdinaren meatzeetan teknologiarik aurreratuenak erabiltzen hasi ziren, garai hartako teknikari eta ingeniari onenek han egin zuten lan, eta teknologiaren aldetik, aitzindariak izan ziren azpiegiturak zeuden.

Meatzea mundu berri bat zen, ezezaguna, eta kontzeptu eta lanbide berriak ekarri zituen berekin: harri-zulatzaileak, zaldizkoak, peoiak, langileburuak, baskulariak, sukalde-laguntzaileak...; kantina, gitarra, bola jokoa, jota, lan istripua, greba… Ez zegoen araudirik, eta ezerk ez zuen arautzen lanaldiaren iraupena. Ustiapenak hasi zirenean, meatze batzuetan, eguzkiz eguzki baino gehiago lan egin zen egunak laburrak ziren urtaroetan, eta lan egindako eguneko kobratzen zen bakarrik.

Meatzeen inguruko baldintza gogorrak zirela eta (bizimodua garestitu egin zen, oinarrizko produktuak langileburuek ustiatutako kantinetan erostea derrigorrezkoa zen, ordutegiak, segurtasun-baldintzak...), lur horietan jaiotakoen bizi-itxaropena 20 urtekoa zen XIX. mendearen amaieran. Egoera horren ondorioz, 1890etik 1910era 30 greba partzial eta 5 greba orokor deitu ziren. Ondoz ondoko matxinada horietan eskuratutako lorpenen artean, kantinen sistema kentzea eta lanaldia 9,30 ordura murriztea (1919ra arte ez zen 8 ordura murriztu) izan ziren nabarmenenak.

Lur hauetan jaiotakoen bizi-itxaropena 20 urtekoa zen XIX. mendearen amaieran

Minerala lurraren gainazalean zegoen. Ustiapen-sistema harrobi bateko sistemaren antzekoa zen: mineral-masa handiak bereizteko lehergailuak erabiltzen zituzten. Leherketen ondoren, pikotxez eta aitzur luzez birrintzen zuten minerala, obra-hondakinak eskuareekin eta otarrekin bereiziz.

Materiala mandoetan zamatuz hasi ziren, eta pixkanaka, animalien ordez plano inklinatuko gailuak erabiltzen hasi ziren garraiatzeko (1867. urtetik aurrera), eta geroago, aireko tranbiak (1872. urtea) eta trenak (1865. urtea). Minerala garai hartan itsasadarrean zeuden 23 zamatzeko tokietara eramaten zuten.

Garraioak
Animalien garraioa
Plano inklinatuak
Aireko tranbiak edo balde-lineak

1895. urtetik aurrera, mineralik aberatsena agortzen hasi zen, eta hasiera batean baztertu zutena berreskuratzen hasi ziren (txirta izenez zen ezaguna). Horretarako, beste azpiegitura batzuk erabili zituzten: garbitegiak, buztinak eta lurrak bereizteko (1899. urtean 17 garbitegi zeuden 49 bahe birakarirekin), eta kiskaltzeko labeak, beste harri batzuetatik bereizteko (1919. urtean jada 45 zeuden bete-betean funtzionatzen). Haiei esker, burdina-maila kontzentratuagoko produktu bat lortu zuten.

Mendi horietako erauzketa-bolumenak erakusten duen bezala, aipatu behar da Orconera Iron Ore Cº Ltd. konpainia, nagusienetako bat, 7 milioi tona esportatzera iritsi zela XIX. mendearen azken urteetan (gutxi gorabehera, Bizkaiko arroko mineralaren %20). 1894. urtean bakarrik, 1 milioi tona baino gehiago erauzi zituen, eta haien %80 baino gehiago atzerrira esportatu ziren.

Ustiapen horietan, Bizkaiaren ondoko ekonomia-garapenerako, garrantzi handia izan zuen meatzeen jabeen (gehienak bertakoak ziren) eta meatzea ustiatzen zuten errentadunen (oro har, atzerriko kapitala zuten konpainiak) arteko aldeak. Itsasadarraren ertzetan industria-azpiegituretan berriz inbertitzeko erabili zen tokiko familia jabeek metatutako kapitalaren zati handiena.

*Testuak: www.ezagutubarakaldo.net

BURDINA-MEATZE HANDIA: CONCHA II EDO BODOVALLE (gaztelaniaz)

EIbilbide horren amaieran martxan egon zen azken meatzeak utzitako zulo ikaragarri bat dago Concha II meatzea (Franco-Belga konpainiak ustiatzen zuenean) edo Bodovalle (Agruminsaren kontrolpean zegoenean) (4). 1960. urtean ireki zutenean, Gallarta zaharra osorik lekuz aldatu behar izan zuten, eta horren ondorioz, utzarazte horren emaitza da gaur egun ezagutzen dugun herria ia osorik. Bizkaiko Labe Garaiak konpainiak ustiatu zuen, Agruminsa filialaren bidez, 1993. urtean itxi zen arte, errentagarria izateari uzteagatik.

500 langile izan zituen, eta horri esker, 1970eko hamarkadan Europako bigarren burdina-ustiapen nagusia zen. Hauek dira ageriko neurriak: 700 metroko luzera, 350 metroko zabalera eta 150 metroko sakonera. Beheko maila 37 metro itsasoaren azpitik dago, eta horregatik, gaur egun, urez beteta dago, hondoan ikus daitekeen bezala.

Gainazalean minerala agortzearen ondorioz, 1984. urtean, lurraren azpian galerietan ustiatzeko baimenak lortu zituzten, eta galeriak 50 km baino gehiago hedatzen dira gainazalaren azpian. Barnealdean, ganbera handiak ditu, katedral bat ere har dezaketenak.

Meatzaritzaren Museoa

Meatzearen ondoan, hiltokiaren eraikin zaharra dago, egungo Meatzaritzaren Museoa eta hemendik denbora batera egingo duten handitzea (5): terraza ikusgarri bat meatzearen hutsunearen gainean. Museo (gaztelaniaz) horretan, historiako zenbait garaitan burdina nola erabiltzen zuten azaltzen da, baina meatzeak uztean berreskuratutako elementuen azalpen didaktikoa ematen da batez ere, eta elementu horiek erakusgai daude.

Merezi du Gallarta herriaren kokapen-aldaketa eta Bodovalleko mozketaz nola ordezkatu zen azaltzen duen maketa ikustea. Halaber, meatze-konpainia bakoitzari esleitutako mota guztietako meatze-garraioen ugaritasun banakatua azaltzen du, eta neurri handi batean, paisaiak goitik behera izandako aldaketa, meatzeen ustiapenaz gain.

Itzuli
Jarraitu