Joan Meatzaritzaren Museoarekin muga egiten duen aldapatik behera. Gaur egun industrialde bat den arren, lehen labeen, garbitegien eta beste meatzaritza-instalazio batzuen kokagunea zen leku batetik barrena ibiliz, Ortuellako geltokira iritsiko gara. Geltoki hori Bilborekin lotuta dago.
Ortuella leku erabakigarria zen, itsasadarra josten zuten zamatzeko tokietara minerala berbideratzeko. Geltokiko trenbideak zeharkatuz, kiskaltzeko labe bat ikusiko dugu haren parean (6), XX. mendearen erdialdekoa. Hala ere, birgaitutako multzorik interesgarriena 1 km-ra dago, Granada industrialdean. Bi Apold-Fleisner labek (7) osatzen dute multzo hori, eta gaur egun, teknologia horien interpretazio-zentroa dira. 2008. urtean, Kultura Intereseko Ondare izendatu zuten. Sociedad Franco-Belga sozietateak eraiki zituen 1961. urtean, eta bi eraikin bikik, non labeak dauden, eta erdiko egitura batek osatzen dute multzoa. Erdiko egitura hori eraikuntza-juntura baten bidez atxiki zen beste bi eraikinei. Horrez gainera, kanpoan metalezko eskailerak zeuden, eta haien bidez, solairu batetik bestera joan zitekeen, eta gaur egun desagertuta dauden plataformetara sar zitekeen.
Burdinaren oxido karbonatoa kiskaltzeko erabiltzen ziren, araztasun hobeko minerala lortzeko. Minerala 800 ºC-tan zegoen aire beroz eraldatzen zen, altuera ertainean zeuden haizagailu batzuen bidez haizea emanez. Austriako eta Italiako ereduak hartu zituzten oinarri multzo hori eraikitzeko, Bizkaiko mineralaren berariazko beharretara egokitzen baitziren. Ekoizpen-sistema berri horrek labe zaharrak bilakatzea ekarri zuen berekin, eta horri esker, tratamendu eraginkor bat eman ahal izan zitzaion mineralari, zama erregaiarekin nahasita sartu behar izan gabe. Hala, etekin hobea lortzen zen.
Bilbora itzultzeko, Familia Santuaren gertuko geltokian trena har dezakezu.